313 erretraturekin kultura parkea sortzeko bidea irudikatu zuten azaroaren 26an Laudion. Horretarako, argazki erretratu sorta egin zuten lehenbizi, eta lurrean itsatsi zituzten ondoren. Ekimena Inside Out nazioarteko proiektuaren barruan kokatu zuten, Kulturlabekoek sare sozialetan adierazi dutenez. "Bideoan auzolana eta ekintza artistikoa aurrera eramateko egindako ahalegina ikus daitezke", nabarmendu dute.
Orotara, 150 metroko bidea josi zuten argazkiz, Lamuza plaza eta Lamuzako eraikin nagusiaren arteko espazioa aldarriz eta atxikimenduz beteta. Hemen ikusi daiteke ekimenaren argazki erreportajea.