Abenduko zubian ez du etenik izan Asasam elkartearen jardunak. Horren adierazle da larunbatean eginiko ekimena. Hain zuzen, lagun ezkutua burutu zuten elkarteko kideen artean. Horrez gain, paella lehiaketa eta mus zein tute txapelketak ere antolatu zituzten. Sare sozialetan jakinarazi dituzte irabazleak; eta garaikur bana eraman zuten etxera.
Argazkiak: Asasam