KRONIKA

Aretako frontoiko pilota jaialdia, Herriaren elkarteko Asier Amondoren begiradatik

Erredakzioa 2022ko abe. 12a, 11:21

Aretako frontoian izan ziren partidak. / Asier Amondo

Pilota partidak egon ziren atzo Aretako frontoian. Batetik, Urrutikoetxea-Albisu eta Jaka-Aranguren lehiatu ziren, eta bestetik Zubizarreta-Uriondo eta Larrazabal-Eskiroz. Iker Larrazabal amurrioarrak 22-10 irabazi zuen "etxeko" partida. Asier Amondok bidali du norgehiagokaren kronika.

Jaka eta Aranguren bikoteak ondo hasi zuten partida. Aranguren aurreko egunetan bezala fresko, eta Jakak ere pilota eskutik abiaduraz ateratzen zitzaion txinparta horrekin. Aurrean lan egiteko prest zegoen bikotea, Urrutikoetxea eta Albisu.

Urrutikoetxea eta Albisuri kosta egin zitzaien berdintzea, nahiz eta aldea ez izan oso handia. Arangurenek ere sustoa izan zuen belaunean kolpea hartuta txokoan pilotaren bila zihoala, Aranguren ohituta ez gauzkan pilotaren batek huts egin du eta gorriek oso praktiko jokatu dute. Urrutikoetxeak pilota gehiago izan du, Albisuk menderatzea lortu du eta Jaka defentsa lanetan sartzera behartu dute.

15-15ekoaren ondoren partidaren azken partziala argia izan da 7-1eko emaitzarekin gorrien alde, Urrutikoetxea eta Albisuren alde. Hor agerian geratu da Urrutikoetxea eta Albisu hobeto iritsi direla hitzorduaren amaierara, Laudion bigarren puntua lortzeko. Urrutikoetxea-Albisu 22 Jaka Aranguren 16.

Promozio Txapelketako partidan Larrazabal eta Eskiroz nagusitu dira hasiera hasieratik. 7-0 jarri dira partidaren hasieran Zubizarreta eta Uriondoren aurka. Uriondok, Elizegiren ordez etorri denak, ez du asmatu eta pilota asko galdu ditu. Partida honetan hasiera hasieratik nagusitu dira urdinak, Larrazabal eta Eskiroz. Amaieran, Zubizarreta-Uriondo-10, Larrazabal-Eskiroz -22.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide