Galder Hernandez lasterkaria bigarren izan zen bere kategorian Veran, Almerian

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 13a, 11:10

Galder Hernandez lortutako sariarekin. / G. H.

Abenduaren 10ean izan zen lasterketa eta beteranoen kategorian izan zen laudioarra bigarren. Sailkapen orokorrean hamahirugarren sartu zen helmugan eta emaitza positibotzat jo du. 

Galder Hernandez Bergantiñosek ezusteko lorpena eskuratu zuen abenduaren 10ean Almerian. Hain zuzen, Vera Playan izan zen 10 kilometroko lasterketa.

Laudioarra bigarren izan zen Beterano A kategorian (35 eta 39 urte bitarteko kirolariena) eta hamahirugarren sailkapen orokorrean. Galderrek lehenengo aldiz zapaldu zuen podiuma hiri lasterketa batean, eta balioetsi egin du egindakoa. Izan ere, lehen bost sailkatuentzat sari ekonomikoak zeuden eta, hori dela medio, maila zegoen korrikalarien artean.

Ibilbideari dagokionez, laudioarrak azaldu du 3,3 kilometrokoa zela, eta hiru aldiz bete behar zela: "Tarte azkarrak eta aldapak zituen. 180 graduko birak ere bazituen eta giroa ona izan zen. Ondo sentitu nintzen eta lasterketa ona egin nuen".

Kasualitatea

Kirol mugarri hori, dena den, zoriaren ondorioa izan da. Berez, Galder Hernandez Bergantiñosek Valentziara jo zuen abenduaren 4an hango maratoian parte hartzeko. Laudio Atletismo Klubeko beste kide batzuekin egin zuen eta bere marka murriztea lortu zuen; 2:44:25.

Horren ostean, eta astebeteko oporrak zituela baliatuta, bere familiaren apartamentura joan zen, Vera Playara. Hirian egonda, irratian entzun zuen lasterketa egingo zela asteburuan eta baloratu zuen izena ematea. Zalantzan egon zen, maratoia egin ostean ez baitzekien nola erantzungo zuen gorputzak, baina, azkenean, lehiatu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide