Gabonak ate joka ditugu eta askok oraindik ez dute jakingo zer eskatu Mari Domingiri eta Olentzerori. Lana errazte aldera, Laudioarrek aurten ere laguntza berezia izango dute, bi pertsonaiekin telefonoz hitz egiteko aukera izango dutelako.
Horretarako, deia jaso nahi dutenek zenbait saltokitan eskuragarri dauden kupoiak bete beharko dituzte eta abenduaren 19a baino lehen APILLen postontzian utzi (Zumalakarregi, 33 – 1. esk.). Deiak abenduaren 23ra bitartean egingo dituzte Mari Domingik eta Olentzerok, haurrek Gabonen aurretik haiekin mintzatzeko tartea izan dezaten.
