Gaur 22:00etan Aiaraldea Komunikabideak solasaldia eskainiko du zuzenean Patxi Iturregi idazlearekin. Webgunean, Twitch eta Youtube kanaletan izango da emisioa eta egileak bere azken liburua aurkeztuko du: Estuarioa.
Kontakizun laburrak lantzen dituen laudioarra itsasora -hain zuzen, Nerbioiko itsasadarrera- itzuli da berriro, Ur biren artean egin bezala. Aiaraldea Komunikabideak, hortaz, Iturregiren iragana izango du hizpide -itsasontzi pilotua izan zen- bere lanaren inguruan hausnartzeko.

Nola ez, Durangoko Azokari, eta literaturarekin daukan harremanari buruz ere galdetuko diote.