Atzo 19:45ak aldera ibilgailu berde batek txakur bat harrapatu zuen Latiorron. "Txakurra hegan atera zen eta gero korrika ihes egin zuen", azaldu du bere jabeak. "Autoaren gidariak ere hanka egin zuen, 18 edo 20 urtekoa zen eta Volskwagen batean zihoan", salatu dute.

Geroztik ez dute Canelaren -hori da bere izena- berririk eta jabeek laguntza deia zabaldu dute topatzeko. Berez, Latiorro auzuneko aparkalekuan ikusi zuten azkenengo aldiz eta animaliak beherantz egin zuen ihes. Lepoko urdina zuen eta gizakiekin egotea gogoko du.
Norbaitek ikusiko balu edo informazioa izanez gero, 613 552 435 telefono zenbakira deitu dezake.