Ostiral arratsaldean ireki zituen urteroko KOT merkatuak ateak. Ohi gisa, Gabonen testuinguruan asteburu osoko azoka antolatu dute, euren lantokian bertan. Hala, eguneroko diseinatzaile eta arropagintza mahaiak azoka postu bilakatu dituzte. Hain zuzen, abenduaren 16, 17, 18 eta 19an izango dituzte prendak salgai, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya