BI HOTSAK ABESBATZA

"Oso esperientzia polita izan da Santo Domingo de la Calzadako Gabon kanten lehiaketan 2. saria eskuratzea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abe. 20a, 14:25

Bigarren postua eskuratu zuen Bi Hotsak taldeak Gabonetako lehiaketan. / Bi Hotsak

Bigarren postua lortu zuen Laudioko Bi Hotsak Koral Elkarteak Santo Domingo de la Calzadako Gabon kanten lehiaketan. Alfredo Gomez idazkaria mintzatu da bizitako esperientziaz eta taldearen hurrengo emanaldiez.

Lehenbiziko aldiz parte hartu zuen Laudioko Bi Hotsak taldeak lehiaketa batean larunbatean. Errioxako Santo Domingo de la Calzada herrira jo zuten, bertako Gabon Kanten lehiaketara, eta bigarren postuarekin itzuli ziren Laudiora.

Alfredo Gomez idazkariak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, oso esperientzia polita izan zen: "Taldean 49 gara, baina 46 lagun joan ginen. Zortzi abesbatzek hartu zuten parte; Burgos, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako koroak zeuden. 500 pertsona inguru bildu ziren". Santo Domingo de la Calzadako Avenida antzokian izan zen norgehiagoka, eta talde bakoitzka 2 abesti kantatu zituen. Laudioarrek, Adeste Fideles kanta eta Luz del cielo kantak hautatu zituzte, "lehena latinez zein ingeleraz da, eta bigarrena gazteleraz. 

"Santo Domingo de la Calzadara joaten garen lehenbizko aldia da. 2018an hasi ginen, eta bosgarren urteurrena betetzear gaude. Gure lehen lehiaketa da, baina koroa  arin eta ondo hazten ari da"

"Santo Domingo de la Calzadara joaten garen lehenbizko aldia da. 2018an hasi ginen, eta bosgarren urteurrena betetzear gaude. Gure lehen lehiaketa da, baina koroa  arin eta ondo hazten ari da", azpimarratu du. Beatriz Zurimendi zuzendariaren gidaritzapean aritu ziren kantari laudioarrak. "Normalean pop-bertsioak egiten ditugu", zehaztu du.

Datorren astean ekimen bikoitza izango dute, Muñozen hitzetan. Batetik, Asasamen aldeko ekitaldian hartuko dute parte abenduaren 29an (Lamuzako San Pedro elizan), "eta bestetik,  30ean Laudioko kaleetan abestuko dugu APILLek kaleak girotzeko antolatutako ekitaldian". Aurki, ordea, emakumeen aldeko kontzertua hasiko dira prestatzen, aurreratu duenez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide