Maite Esquisavel Barrena 'Cremeneseko Markesaren' eta EULEN enpresako sortzailearen alargunaren elizkizuna izango da gaur

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 22a, 16:00

Maite Esquisavel Barrena agurtuko dute gaur Laudioko Lamuzako San Pedro elizan./ Larraz

Laudioarra markesa bilakatu zen bere senarrak -Eulen enpresako sortzaileak eta Vega Sicialiako jabeak- Juan Carlos I. eskutik jaso zuelako titulua, erregeak koroa utzi baino aste gutxi batzuk lehenago.

Gaur izango da Maite Esquisavel Barrenaren elizkizuna Laudioko Lamuzako San Pedro Parrokian. Laudioarra Cremeneseko Markesa izan zen -lehenengoa eta azkena- eta gaur agurtuko dute herrian, atzo hil baitzen Laudion bertan, nahiz eta hainbat urtez Madrilgo Salamanca auzoan bizi.

Maite Esquisavel: emakume kulturaduna

Maita Esquisavel David Alvarezen idazkaria izan zen, eta bere hirugarren emaztea. 2009an ezkondu ziren eta laudioarrak kargu oso garrantzitsuak hartu zituen Alvarezen enpresetan. Hain zuzen, enpresako presidentetzako kabinetearen buruzagi bilakatu zen.

Edonola ere, ardura horiek bere gain egon baino lehen, Maite Esquisavelek ibilbide luzea egin zuen, 17 urterekin Dublinera jo zuen ingelesa eta literatura ikastera Cambridgeko Unibertsitatean. Pariseko Sorbonan ere egin zituen literaturari lotutako ikasketak. Azkenik, zuzenbidean lizentziatu zen Deustun eta itzulpengintzan aditua zen.

Horrez gain, haur literatutako egilea izan zen, eta Jon y sus amigos del bosque liburu ilustratua idatzi zuen.

Markes titulua,  2009tik

Berez, laudioarra 2009an David Alvarez enpresariarekin ezkondu zelako bilakatu zen aristokrata. Alvarez negozio gizon oso garrantzitsua izan zen -2015ean zendu zen-  kanpo zerbitzuak eskaintzen duen Eulen nazioarteko taldearen sortzailea eta burua izan zelako, eta 80.000 langile baino gehiago zituelako konpainian. Hori ez ezik, Vega Sicilia upategiaren jabea ere bazen.

Alvarezek Juan Carlos I. eskutik jaso zuen titulua -adiskideak ziren- eta hain zuzen, errege ohiaren azkenengo erabakien artean egon zen Cremeneseko Markesa bilakatzea.

Wikileaks-ek zabaldutako zenbait dokumenturen arabera, David Alvarez Hazte Oír plataforma, VOX alderdia eta nazioarteko topaketa ultraeskuindarren bultzatzaile ekonomikoa izan zen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide