Ekoizle, artisau eta eragileek girotu dute Laudioko Gabonetako azoka

Erredakzioa 2022ko abe. 24a, 16:16

Gabonetako azoka egin dute gaur goizean Laudioko, Basalarrina elkarteak eta herriko baserritar eta artisauek antolatuta. Dozenaka ekoizle, artisau eta eragile animatu dira Aldai plazan postua jartzera, eta ehunka lagun igaro dira produktuak ikusi eta erostera.

Santa Luzia abesbatzako kideek ere bisitatu dute azoka, eta kantuz alaitu dute plaza. Marrazki lehiaketaren sari banaketarekin eman diote amaiera goizari, 13:00etan. 

Argazkiak: Josu Zabala eta Izar Mendiguren

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide