Altamira plazan bildu ziren familian, 17:30ak aldera, eta bertan hartu zuten Santa Anaranzko bidea, galtzagorrien eta musikarien laguntzarekin. Mendian egin zuten topo Olentzero eta Maridomingirekin, eta dantza plaza egin zuten jarraian.
Kalejiran itzuli ziren herrira, eta Kultur Etxera jo zuten. Txalapartarien erritmoan sartu ziren bertan. Iaz bezala, Olentzero eta Maridomingik hitz batzuk esan zituzten balkoitik, eta barrura sartzera gonbidatu zituzten ondoren haur zein helduak. Opariak benatu zituzten bertan, eta herritar guztiek izan zuten bi pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera.
Argazkiak: Aretako familiak