Aspe enpresarentzat ariko da lanean aurrerantzean Arkaitz Eskuza pilotaria. Urtarrilaren 6an egingo du bere lehen debuta Eibarreko Astelehena pilotalekuan. Hori dela eta, autobusa antolatu du Herriaren Pilota Elkarteak. Norgehiagoka 17:00etan hasiko da, eta autobusa 15:00etan abiatuko da Laudioko institututik, nahiz eta 15:15ean egingo duen geldialdia Aretako "baskulan". Itzulera, ordea, 21:00etan izango da Eibarretik; hiru partidako jaialdia baita.
Herriaren elkarteak sare sozialetan azaldu ditu xehetasunak:

Aiaraldea Komunikabideak atzo elkarrizketatu zuen pilotaria, Faktorian: