ARGAZKIAK ETA BIDEOA

17 talde eta ehundik gora jokalari aurkeztu ditu Sugarrakek

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 28a, 21:17

Hego Euskal Herriko saskibaloiko junior selekzioen txapelketaren finalak jokatu dira gaur arratsaldean Laudioko Granja kiroldegian. Sugarrak klubak aukera baliatu du 2022-2023 denboraldiko bere taldeen aurkezpena egiteko. Gauzak hala, Laudioko klubeko jokalari eta entrenatzaile guztiak sartu dira kantxan bi partiden arteko atsedenaldian. 

Orotara, 17 talde eratu ditu Sugarrakek, ehun jokalari baino gehiagorekin. Eskola kiroletik Senior talderaino doazen kategorietan aritzen da kluba, emakumezko zein gizonezko taldeekin.

Datorren urtera begira, "saskibaloi maila hobetzea" da Sugarraken erronka. Oscar Muñoz 'Joko' Sugarraeko presidenteak azaldu dizkigu aurkezpenaren xehetasunak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide