Dantzatu kanta plazaratu du Yogurinha Borovak urtea agurtzeko. Izenak nahiko ondo laburbiltzen du abestiaren funtsa, erritmo dantzagarriz osatutako sorkuntza plazaratu baitu artista laudioarrak. "Beste kasu batzuetan garrantzitsua zen abestien atzean zegoen mezua, baina kasu honetan ez. Oraingoa ondo pasatzera eta dantzatzera bideratuta dago", azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari.
Hainbat ume eta dantzari agertzen dira bideoklipean. Alba Barcena arduratu da ikus-entzunezkoa egiteaz. Musika sortzeko, aldiz, Ruben G. Mateos izan du bidelagun Borovak.