'Erreginen gaua' egingo dute Faktorian urtarrilaren 5ean

Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 07:00

Alarma Morea taldea arduratuko da gauari hasiera emateaz. / Otamotz.eus

Alarma morea eta Warras Bizarras taldeek joko dute Laudioko Industriaguneko pabilioian, eta DJ emanaldia egongo da jarraian, gaua luzatzeko. Horrez gain, afaltzeko aukera ere eskainiko dute.

'Erreginen gaua' bilakatuko da ohiko 'Errege gaua' Faktorian datorren urtarrilaren 5ean. Hurrengo eguna jaia dela probestuta, jaialdia antolatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak Laudioko Industriaguneko pabilioian. 

Bi musika talde igoko dira oholtzara. Alarma morea laukotea arduratuko da gauari hasiera emateaz. "Errunba flamenko feminista" egiten dute, hainbat abesti propio eta bertsiorekin. Honakoa ez da izango Aiaraldean egongo diren lehen aldia. Aretako jaietan aritu ziren iragan uztailean, besteak beste.

Bigarren taldea, aldiz, Warras Bizarras izango da. Laudio eta Aretako bi gaztek osatzen duten musika elektroniko taldea da. Aurten hasi dira emanaldiak eskaintzen, eta Faktoriakoa izango da eskualdean arituko diren lehen aldia. Kontzertuen ostean, gaua luzatzeko aukera egongo da Faktorian bertan, DJ emanaldiaren bidez.  

Afaltzeko aukera

23:00etan hasiko da jaialdia. Baina hori baino lehen afaltzeko aukera ere egongo da Faktorian, 21:30ean. Sarrerek 5 euro balio dute, 15 euro afariarekin. Aukera egongo da egunean bertan eskuratzeko. Dena den, aurresalmenta abian dago jada Faktoria.eus atarian

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide