ARGAZKI KRONIKA

Urte amaierako azokan omendu dute Begoña Azkarai Hierro-Olabarria okina

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abe. 31a, 14:12

Goizean egin dute urteko azken azoka Laudion, bertsolari eta guzti. Besteak beste, Begoña Azkarai Hierro-Olabarria omendu dute, Olariaga baserriko okina.

Berezia izan da urteko azken larunbateko azoka. Izan ere, ohiko postuez gain, bestelakoak ere izan dira Aldai plazan. Basalarrinak antolatzen du ekintza, eta bertso saioa egon da eguerdian ere. Horrez gain, Begoña Azkarai Hierro-Olabarria omendu dute, Olariaga baserriko okina. Modu horretan aitortu diote hamarkadetan zehar Laudion zein Okondon ogiak edota txintxortak saltzen hartutako lana. 

Begoña Azkarai Hierro-Olabarriari omenaldia

Ekitaldian nabarmendu dutenez, duela 65 urte jaio zen Begoña Azkarai Hierro-Olabarria Baranbioko Lazkano baserrian. Artzaintzari lotuta igaro zituen lehen urteak, familiako bizimodua medio. Ogia egiten, ordea, familiaren kontsumorako hasi zen. Hala azaldu du berak ekitaldian: "Asteburuetan ogia egin eta Laudio eta Okondoko bizilagunak igotzen ziren ogia erostera baserrira; baita garia, artoa zein txintxortak ere. Baina dena ez da ogia egin eta saltzea. Ogiari esker, pertsona zoragarriak ezagutu ditut, eta gaur egun lagun dei ditzaket. Eskerrik asko, Laudio!".

Oroigarri gisa, Fidel Largatxaren egur landu pieza bat oparitu diote baserritarrek, eta txalo zaparrada handi batekin aitortu zein goraipatu dute urte luzez eginiko lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide