"Emaitza bikainak" lortu ditu Laudio Atletismo taldeak Euskadiko kros txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 16a, 10:23

Laudio Atletismo taldeko kide batzuk, Ortuellako proban. / Laudio Atletismo Taldea

Ortuellan izan zen atzo Euskadiko kros txapelketa, eta taldeka zein banaka "emaitza bikainak" eskuratu zituen Laudio Atletismo Klubak. June Rivas Garcia-Escuderok Espainiako kros txapelketarako txartela lortu zuen, eta nesken taldea 3. izan zen taldeka.

"Zorionekoak gaude gu orain", adierazi du Laudio Atletismo klubak sare sozialetan. Asteburu itzela utzi dute atzean: larunbatean Gasteizen izan ziren pista estaliko moduluan kadete eta jubenil mailakoak, eta igandean Ortuellan lehiatu ziren Euskadiko Kros txapelketan gainerakoak. "Lokatza nonahi", nabarmendu dute. Izan ere, Ortuella-La Balsan jokatu zen norgehiagoka: "Klubeko kide, kadete, jubenil, junior eta absolutu guztien lasterketak bikainak izan ziren".

June Rivas Garcia-Escuderok hirugarren bukatu zuen Euskadiko Kros txapelketa, ondorioz, Espainiako lehiaketan izango da

Ildo beretik, ondorengo lorpenekin itzuli ziren Laudiora:

  • Emakumezkoak hirugarren sailkatu ziren taldekako kategorian
  • Gizonezkoek seigarren bukatu zuten taldeka

Bestalde, June Rivas Garcia-Escuderok hirugarren helmugaratzea lortu zuen, horrekin Espainiako Kros Txapelketara joateko txartela lortuta. "Handiak zarete. Zorionak", adierazi du taldeak sare sozialetan.

Laudio Atletismo klubak sare sozialetan zintzilikatu ditu asteburuko argazki bildumak, hemen ikusi daitezke.

May be an image of 2 pertsona eta aire zabalean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide