Greba mugabeari ekin diote Talleres Abasoloko beharginek, lan-sariak ordaintzea eskatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 17a, 14:22
Talleres Abasoloko beharginek greba hasi dute. / LAB Aiaraldea

25 langileren egoera salatzeko greba mugabea abiatu dute Talleres Abasolon, LABek adierazi duenez. Atzo ekin zioten lanuzteari, 4 hilabeteko soldataren ordainketa zor zaielako.

LAB sindikatuak Laudioko Talleres Abasoloko 25 langileren egoera salatu du. "Oso egoera zailean daude, urte luzeko soldata atzerapenaren ondoren, 4 hilabeteko nomina zorra metatzen baitute", azaldu dute prentsa oharrean. Atzo ekin zioten greba mugagabeari, egoera bideratzeko. Izan ere, Enpresako Administrazio Kontseiluak ez dio inolako erantzunik eman ez-ordainketa egoerari. "Enpresari buruzko erabakiak hartzeko ahalmena duten bazkideei aurpegia emateko eskatzen diegu eta, proiektuarekin jarraitzeko helburua izatekotan, dirua jar dezatela", azpimarratu du sindikatuak, "Talleres Abasolok ezin du langileneen gain utzi egin beharreko ahalegin guztia".

"Oso egoera zailean daude, urte luzeko soldata atzerapenaren ondoren, 4 hilabeteko nomina zorra metatzen baitute", adierazi du LAB sindikatuak

LABeko ordezkarien esanetan, bazkideek ez dute erabakirik ez neurririk hartu, "eta horrek langileen soldata ordainketa eta prestamoei ezin aurre egitea eragin du". Maddalen Muguruzak Aiaraldea Komunikabideari argitu dionez, 4 hilabete daramatzate beharginek kobratu gabe: "Enpresa, tailer txikia izanik, 30 bazkide ingururekin dago osatuta", zehaztu du LABeko kideak.

Zerbitzuari dagokionez, baina, eskualdeko fabrika handientzat ere egin dute lan, Tubacex zein Ferro kasu. 

Aurrera begira, greba mugagabeari eusteko asmoa dutela nabarmendu du Muguruzak, eta propaganda zein eskuorriak banatuko dituzte herrian zehar, osteguneko azoka eguna baliatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide