9 ekitaldi prestatu ditu San Blas Kukutze elkarteak azokaren baitan

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 20a, 11:01
San blas eguneko argazki bat. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 28an izango da Laudioko San Blas azoka. Egun osoko egitaraua prestatu du Kukutze San Blas feria elkarteak.

Urtarrilaren 26tik 28ra izango dira Laudioko sanblasak. Terentzio XIII izeneko txerria izango da aurtengo protagonista. Hain zuzen, urtarrilaren 26an aurkeztuko dute goizean zehar, merkatuan. Ohi gisa, animaliaren pisaketa eta azoka izango dira ekintza nagusiak. Hala ere, larunbateko azoka egunari begira, egitarau oparoa prestatu du Kukutze San Blas feria elkarteak:

  • Azoka (goizean zehar)
  • Untzueta dantza taldearen emanaldia
  • Arloteen kalejira
  • Txarripaten lehiaketa gastronomikoa
  • Itxarkundia dantza taldearen emanaldia
  • Baserritarrei omenaldia
  • Gaztaina dastaketa
  • Erromeria
  • Terentzio XIII txerriaren garbiketa, erreketa eta pisaketa

Aldai azokan kokatuko dute feria, eta 10:00etatik aurrera baserriko makineria zein eskulangintza erakusketa eta salmenta egongo dira. Horrez gain, odolosteek ere izango dute tokia. Terentzio XIII txerria 20:30ean pisatuko badute ere, txerriaren erreketa eta garbiketa goizean zehar egongo da ikusgai Aldai plazan.

Kultur ekintzak ere izango dira: 12:30ean Untzueta taldeak dantzatuko du, eta herrian barrena Arloteak ibiliko dira kantuan. Fi ta fik eskolakoek, aldiz, musika giroa eskainiko diote goiz osoan zehar Aldai plazari. Bestalde, txarripaten lehiaketaren 22. edizioa ere barne hartuko du San Blas ospakizunak.

Eguerdian ekitaldiek etena izango dute, baina 18:00etatik aurrera Itxarkundia dantza taldearen emanaldia eta gaztaina dastaketek jarraituko dute festa giroa pizten. Hala, 19:00etan erromeriak hartuko dio lekukoa, eta 20:30ean bukatuko da festa txerriaren pisaketarekin.

Baserritar omenduak

Tradizioari eutsita, baserritarrak omenduko dituzte 13:15ean. Aurtengoan Sugesu baserriko Tere Montalban Unzaga eta Ameztui baserriko Alberto Camino Bengoa izango dira aitortza eta eskertza jasoko dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide