LAUDIO TENIS KLUBA

"100 tenislari baino gehiago bildu ginen Laudioko Txapelketa Sozialean"

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 20a, 11:46
Urtarrilaren hasieran jokatu zuten txapelketa soziala Gardean. / Laudio Tenis Kluba

Urtarrileko bigarren asteburuan antolatu zuen Laudio Tenis Klubak txapelketa soziala. Andoni Agirretxe arduradunaren hitzetan, "oso arrakastatsua" izan zen. Denboraldi honetako erronkak azaldu ditu, besteak beste.

Urtarrilaren 8an egin zuen Laudio Tenis klubak herriko txapelketa soziala. Zortzi urte daramatzate ekimena antolatzen, Andoni Agirretxe kidearen hitzetan: "2014an hasi ginen eskolarekin, eta zortzigarren edizioa izan da aurtengoa. Urtero egiten dugu abenduan edo urtarrilean". Klubeko kide guztiek hartzen dute parte bertan, "adin guztietakoak, 5-60 urte bitartean". Hain zuzen, 160 pertsona inguruk osatzen dute taldea. "Ehun lagun baino gehiagok hartu zuten parte: 10 urtekoekin hasi ginen, koadro mistoak osatuta", erantsi du entrenatzaileak.

Aurrera begira, Euskadiko txapelketetan daude murgilduta: "Donostian egon ginen aurreko astean kadeteekin, eta Getxon kimu edo alebinekin. Infantilekin Laukarizen izango dugu aste honetan partida". Horrez gain, Vasconavarro txapelketan lehiaketatuko dira Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako kideekin. "Kategoria guztietan arituko gara modalitate mistoan. Taldeka jokatzen da". Bestalde, Laudion eskolarteko txapelketa antolatu dute, baita "teknifikazio" saioak ere. "Federatu gisa Euskadiko txapelketan eta Vasconavarro lehiaketan arituko gara", erantsi du arduradunak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide