Jai-giroko hainbat ekintza prestatu ditu Podemos Euskadik larunbat honetarako, taldearen bederatzigarren urteurrena zirkuluekin eta militantziarekin ospatzeko. Laudion eguerdian egingo dute ekitaldia Aldai Plazan, Foru Aldundiko hauteskundeetara aurkeztuko diren zerrendakideekin, militanteekin eta afiliatuekin batera.
Urtemuga ospakizunaren baitan, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) udal egoitza berria inauguratuko du talde politikoak. Horrez gain, Araban Gasteizen eta Dulantzin ere egingo dituzte ekitaldiak; Bizkaian Bilbon, Santurtzin, Leioan, Galdakaon, Sestaon, Amorebieta-Etxanon eta Trapagaranen; eta Gipuzkoan Andoainen, Irunen, Errenterian, Eibarren, Pasaian eta Elgoibarren. Bederatzi urteko ibilbidea ospatzeaz gain, udal taldeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte ekitaldiotan, "urte garrantzitsu honetarako”.