Eguraldi ona egin du goizean zehar, eta eguzkia atera da eguerdian. Hala ere, ibilbidea oso lokaztuta zegoen. Gauzak hala, kirolari gazteek aldapa irristakorrei egin behar izan diete aurre, eta erorketa ugari pairatu dituzte horren ondorioz. Baina horrek ez ditu kikildu, eta aurrera egitea lortu dute, bertaratutako ikusleen animo oihuez lagundurik.
Datorren asteburuan emango diote amaiera ziklokros denboraldiari, Amurrion egingo den lasterketan. Ondoren, errepidera egingo dute salto txirrindulari gazteek.