Hitzordu bikoitza izan du Laudio Atletismo taldeak asteburuan. Batetik, Mungiako San Antontxu eguneko krosean aritu ziren korrika; eta bestetik, eskola krosa jokatu zuten Berantevillan.
Emaitza oparoak etxeratu dituzte, gainera. Josu Apraizek podiuma zapaldu zuen hirugarren postuarekin, eta Galder Hernandez 17. sailkatua izan zen.
Bestalde, Berantevillara jo zuten txikienek: "Pozgarria da artista hauek korrika ikustea". Sare sozialetan eman dute lorpenen berri, eskola kroseko irudiak argitaratuta.