Zaborra jasotzeko sistema pneumatikoa datozen hilabeteetan egongo da erabilgarri ibaiaren eskumaldean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 24a, 16:52
Zabor pneumatikoa Maestro Elorza kalean. / Aiaraldea.eus

Villosako zubi berriak zaborra jasotzeko sistema pneumatikoa Nerbioi ibaiaren beste ertzean inplementatzea ahalbidetu du. Honezkero hasiak dira edukiontzi berriak jartzen, eta hilabete gutxi barru egongo dira erabilgarri.

Jose Matia, Maestro Elorza eta Zubiko Kurajo kaleetako bizilagunek zaborra jasotzeko sistema pneumatikoa erabili ahalko dute aurki. Villosako zubi berriak Nerbioi ibaiaren eskumaldea eta zaborra biltzeko zentroaren arteko lotura egitea ahalbidetu du. Horretarako, 800 metroko tutua baliatu dute.

Honezkero hasi dira sistema pneumatikora egokitutako edukiontziak instalatzen. 25 edukiontzi jarriko dituzte orotara ibaiaren eskumaldeko hiru kaleetan, zazpi gunetan. Edukiontzi berriekin batera, beira eta bigarren eskuko objektuak uzteko edukiontziak mantenduko dituzte ere.

Laudioko Udalak 2022ko aurrekontuetan sartu zuen sistema pneumatikoa zonalde honetan instalatzeko partida; 190.000 euro orotara. Aurreikuspenen arabera, udaberri hasieran egongo dira edukiontziak erabilgarri.

Zaborra biltzeko sistema pneumatikoa 2009an instalatu zen Laudioko erdigunean, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Hasierako inbertsioa 6,6 milioi eurokoa izan zen. Udalaren asmoa da datozen urteetan Lateorron ere edukiontzi sistema hau jartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide