Jendaurrean aurkeztu dute larunbateko San Blas azokako protagonista izango den Terentzio XIII.a txerria. Ostegunetako ohiko merkatua baliatu dute horretarako. Goiz osoan zehar dozenaka lagun berrtaratu dira Aldai Plazara larunbatean sakrifikatuko den animalia ikustera.
San Blas azokako antolatzaileek azaldu dutenez, inoizko txerririk pisutsuena izan daiteke Terentzio XIII.a. Izan ere, normalean baino urtebete zaharragoa da aurtengo txerria, iaz sakrifikatu behar zuten eta. "Aurreikuspenen arabera, aise gainditu ditzazke duela lau urteko errekorra. Orduko hartan 440 kilo inguru pisatzen zituen txerriak" azaldu dute antolatzaileek.
Aiaraldea Komunikabideak porra antolatu du, txerriaren pisua asmatzeko.