San Blasak ospatu dituzte gaur Laudion. Kukutze San Blas elkarteak antolatuta, artisau eta ekoizleen postuak egon dira Aldai plazan. Horrez gain, txarripaten lehiaketa ere egon da, baita aizkolarien erakustaldia ere. Gastronomiak ere izan du bere tokia: odolkiak egin dituzte.
Bestalde, herriko dantza taldeek ere egin dituzte erakustaldiak: goizean Untzuetak eta arratsaldean Itxarkundiak.
Amaitzeko, erromeriak jarri ditu dantzan euri zaparrada artean bertaratutakoak. 20:30ean izan da Terentzio XIII. txerriaren pisaketa. Aurtengo animaliak 442 kilo pisatu ditu, inoizko pisutsuena bilakatuta.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Amets Meatza Castañares