Ostiralean eman zion amaiera Herriaren Pilota Elkarteak promesa mailako txapelketari. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa, eta etxeko taldeko Saez pilotariak lortu zuen finalerako txartela, Aurrera taldeko Garciarekin batera. Dena den, ez zuten zortea alde izan, eta Ibarloza-Bullon bikotea izan zen garaile, nagusitasunez.
Arabako euskal pilota elkarteak aipatu duenez, bigarren pilota partidak ere eman zuen beretik: Labaka eta Aldabek 22-18 irabazi zituzten Prado eta Loza. "Miarritzeko munduko txapeldunek irabazi dute Aretan", nabarmendu du Arabako elkarteak. Herriaren pilota elkarteak sare sozialetan jarri ditu eskura jaialdiko argazki guztiak.