Aste honetan Aretako La Cadena auzunean txakur bat lapurtu dute baratz batean. Horretarako, sarraila apurtu eta animalia eraman zuten.
Suin da txakurraren izena eta jabeak azaldu du atsegina dela gizakiekin. Halaber, adierazi du lapurretaren berri eman diola udaltzainei, hortaz, norbaitek animalia ikusiko balu, poliziari deitu beharko lioke.