Internet bidez erreserbatu ahalko dira Laudioko padel pistak otsailaren 6tik aurrera

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko ots. 4a, 17:08

Gardeako pistak online erreserbatu ahalko dira aurrerantzean. / Aiaraldea.eus

Erabiltzaileek elektronikoki erreserbatu ahalko dituzte padel pistak astelehenetik aurrera, Laudio Padel Klubak azaldu duenez. Laudioko Udalaren webgunean egin beharko da eskaera.

Laudio Padel Klubak adierazi duenez, Gardeako pistak erreserbatzeko sistema aldatuko da otsailaren 6tik aurrera. Orain arte, astelehenetan jendetza batzen zen 9:00etan bertan, telefonoz edo presentzialki eskatu behar baitziren kirola praktikatzeko pistak. 

Datorren astelehenetik aurrera, ordea, online ere egin ahalko dira erreserbak. Hori horrela, ordu eta erdiko iraupena izango da muga, eta 15:00etatik 15:30era arteko tartea ezingo da eskatu. Ildo beretik, derrigorrezkoa izango da argindarra ere alokatzea 17:00etatik aurrerako erreserbetan, martxoaren 31 bitarte. 

Bazkideek  astebete lehenago egin ahalko dituzte erreserbak, eta gainerakoek 24 ordu aurretik bakarrik

Pertsona bakoitzak erreserba bakarra bete ahalko du astero, orain arte bezala. Behin erreserba eginda, pistaren eskuragarritasuna blokeatu egingo da, baina ordainketa egin arte ez da prozesua amaitutzat emango. Orain arte gisa, banku transferentzia egin beharko dute interesdunek, eta gardea@laudio.eus helbidera bidali beharko dute ordainagiria ondoren, "edo erreserba momentutik 24 ordura Gardeako kirolgunean eskura ordaindu". 

Laudioko Udalak argitu duenez, astelehenero 9:00etan (Gardeako kirolgunearen irekiera orduan) pilatzen zen eskaera eta jendetzari irteera ematea izan da ekimenaren xedea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide