Itziber proiektuaren kanta berria plazaratu dute Itziar Azkaratek eta Alberto Villarek. Bideoklipa ere grabatu dute; ez edonon, ordea. Izan ere, Berlin hiria aukeratu zuten ikus-entzunezkoa grabatzeko. Lana plataforma digitaletan dago ikusgai jada.
Itziber bikoteak elektronika musika jorratzen du. "Hirugarren abesti honen soinua, Bide zidorretik kantarena, Laudion eta Garate Estudioan Kaki Arkarazoren eskutik grabatuta dago. Lehengo soinu analogikoa eta oraingo soinu elektronikoak nahasten dira", azaldu dute sare sozialetan. "Musika Berbitena da, eta letra eta ahotsa Itzi Azkaraterenak".
Duela urtebete ekin zioten Itziber proiektuari Villarrek eta Azkaratek. Gaur arte hiru kanturen bideoklipak osatu eta sareratu dituzte. Hemen ikus daitezke gainerako lanak: