90 langile gutxiagorekin funtzionatu nahi du Aiala Vidriok 2025etik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 3a, 13:54

Sindikatuek momentuz ez dute baloraziorik egin nahi, informazio nahikoa ez baitute./ Aiaraldea

Enpresak sindikatuei adierazi die Laudioko lantegian labe bat gutxiagorekin lan egin nahi duela 2025etik aurrera eta, horretarako, 70 eta 91 langileren arteko irteera boluntarioa sustatuko duela.

Aste honetan Aiala Vidrioko zuzendaritzak berretsi dio langile batzordeko ordezkariei 70 eta 91 langileren arteko irteera lortzen saiatuko dela urtarrilaren 2025erako.

Izan ere, errentagarritasun eta ekoizpen arrazoiak argudiatuta, konpainiak hiru laberekin beharrean birekin baino ez du lan egin nahi. Sindikatuei adierazi dionez, irteera guztiak adostuak eta boluntarioak izango dira.

91 irteera boluntarioak lortuko balitu, enpresaren langileen kolektiboa %27,5an murriztuko litzateke

Gauzak horrela, 331 langile izatetik, 240 izatera igaroko litzateke beira ekoizten duen enpresa. Hau da, %27,5 murriztuko luke behargin taldea.

Zuhurtzia sindikatuen aldetik

Momentuz, sindikatuek ez dute baloraziorik egin nahi, informazio faltagatik. Berez, 2021eko irailean jakinarazi zien konpainiak asmo hori, baina aste honetara arte ez du berriro gaia mahai gaineratu.

Langileen ordezkariek otsailaren 13an izango dute beste bilera bat zuzendaritzarekin eta espero dute bertan informazio gehiago jasotzea. Printzipioz, zazpi eredu ezberdin proposatuko ditu konpainiak irteera adostuak lortzeko, baina ez dakite askoz gehiago.

Horrez gain, sindikatuek jakin nahi dute zein izango den plana Aiala Vidrio ez bada heltzen 70 eta 91 langileen arteko langa horretara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide