Arabako Federazioak eta Ganbegik antolatuta, Espainiako Hockey Aretoko Finalerdiak jokatu dira asteburuan Granja Kiroldegian, ostiralean hasita.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute, nahiz eta kirola bera sustatzeko ekintzek tarte askorik izan ez duten. Dena den, kiroldegia bete da Ganbegiko partidetan, eta ia 300 lagun batu dira bere norgehiagoka guztietan. "Herriko jendea animatu da, umeak ere egon dira" aipatu du, Hector Borge Arabako Federazioko eta Ganbegiko kideak.
Txapelketaren antolakuntza eta tokia, balorazio ona izan du klub ezberdinen aldetik eta teknikoen aldetik ere.
@Ganbegi Laudioko taldea ere ari da parte hartzen herrian jokatzen ari diren estatuko Areto-Hockey Txapelketako finalaurrekoetan. pic.twitter.com/4NjnVEQ6aW
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 3, 2023
Bere aldetik, Ganbegik bazekien Benalmadena eta Complutenseren kontra lehiatzeko aukera gutxi izango zituztela eta Sardineroren aurka partida ona egin arren, ez zuten irabazi. Hori bai, Alcalaren kontra gailendu ziren.
Sailkapenari dagokionez, Complutense irabazlea izan da. Argazkietan ikus daitekeen partida izan zen jokatutako azkena eta 10-0 gailendu zen. 2. Club de Campo izan zen, 3. Benalmadena eta 4. Universidad de Alacant.
Argazkiak: Aitor Aspuru eta Iera Garaio