Josu Pikaza Lopez Laudio Institutuko ikasleak jarri du Kuturlab ekimenaren mural berria

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 10a, 08:10

Kulturlab egitasmoak Laudio Institutuko Batxilergo Artistikoari eskaini dio Zumalakarregi etorbideko erakusketa eremua eta Josu Pikaza Lopezek bete du.

Josu Pikaza Lopez ikasleak egindako eskultura bat da Txani Rodriguezen testuaren lekukoa hartu duena Kulturlab ekimenean. Gazteak emakume gorputz bat modelatu du untxi-sare batekin. Ondoren, eskultura bolumetrikoaren argazkiak egin ditu, eta konposizioa osatu du hondo zuriaren gainean, alboetan zuria duela, arreta irudian jarriz.

Artelana Velazquezen Meninak margolaneko irudietako batean oinarrituta dago, eta haren berrinterpretazio hiper-sexualizatua da.

Eskulturak bihurgune handi eta ezagunekin eta gardentasunarekin jokatzen du, ikuslearen begirada funtsezko puntuetan harrapatzeko ahaleginean.

Artearen historian emakumeen gorputza irudikatzeari eta erabiltzeari buruzko hausnarketaren emaitza da lana, Kulturlabek berak azaldu duenez.

Kulturlaben muralak

Muralak Laudioko kultura sortzaileentzako leihoa izan nahi du eta, beraz, sormenezko kultur diziplina mota guztietara irekita egotea bilatzen du. Horien artean, eskultura ezinbestekoa da, nahiz eta oraingoan hormaren gainean 2Dko irudi baten bidez adierazi behar izan.

Obra honekin KulturLab-en eta Laudio BHI Batxilergoko Institutuaren arteko lankidetza hasten da, 2023an beste jarduera-eremu batzuetan luzatuko dena.

Murala astelehen goizean jarri zen, institutuaren eskola-egunekin bat egiteko, eta Zumalakarregi etorbidean egongo da, San Roke aldaparen parean, hilaren amaierara arte.

Argazkiak: Kulturlab

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide