GKS antolakundeak salatu du 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik, pankarta bat jartzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 14a, 07:00

1.500 euroko isuna heldu zaie GKSko bi kideri. / GKS Aiaraldea

Urtarrilaren 28an egindako manifestaziora deitzeko pankarta jartzen ari zirela, GKSko zenbait militante identifikatu zuen Laudioko Udaltzaingoak eta 1.500 euroko isuna heldu zaie ekintzaileei.

Aiaraldeko GKS antolakundeak atzo salatu zuen sare sozialetan 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik. Aiaraldea Komunikabidea erakundeko kide batekin jarri da harremanetan eta horrek berretsi dio urtarrilean udaltzainek taldeko zenbait kide identifikatu zituela pankarta bat jartzeagatik. Berriki 1.500 euroko zigorra jakinarazi diete.

Urtarrilaren 28an Bilbon egindako manifestazioari egiten zion erreferentzia pankartak -enpresarie erasoaldia salatzeko- eta GKSk salatu du erakunde publikoak bere jarduera oztopatzen saiatzen direla.

Horren bi adibide jarri dituzte. Alde batetik, Ertzaintzak beste 4.000 euroko isunak tramitatu zituela iaz Laudioko Gaztetxearen itxieraren kontrako mobilizazioari lotuta.

Horrez gain, urtarrilaren 28an GKSk manifestazioa deitu zuen Iruñean ere eta Nafarroa Garaiko hiriburuan 50 gazte identifikatu zituen poliziak. Gerora, 10.000 euroko isunak jarri dizkiete.

GKS Aiaraldeak ez du baztertzen zigor gehiago heltzea hurrengo asteetan, salaketak tramitatzen dituzten neurrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide