Lehendik ere Laudioko Mozorro Lehiaketa ospatzen bazen ere, 1994an banatu zuten estreinako aldiz sari ekonomikoa.
Adolfo Guerrerok urte horretako irabazlearen argazkia berreskuratu du eta gogoratu du APILLek irabazi zuela, aukera baliatu baitzuen autonomoei ezarritako zenbait zerga salatzeko -gerora kendu zituztenak-.
"Astoa alokatu genuen eta sariaren dirua eman genion animalia eramaten zuen gazteari. Aurreko urteren batean karrozak ere egon baziren, 1994an lehen aldiz eskaini zen sari ekonomikoa eta ganoraz hartu zen erronka", oroitu du Guerrerok, garai horretan APILLen ardurak zituenak.
Irudi hori eta gainerakoak Guerrerok berak utzi dizkio Aiaraldea Komunikabideari.