Turkia eta Siriara bidaltzeko arropa eta elikagai bilketa ari dira egiten aste honetan Aretan. Onieva autobus enpresa bilakatu dute bilketa gune horretarako, Galdakaoko Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskaerari erantzunez. Hain zuzen, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak sustatu du ekimena, "Turkia zein Siriako egoera laguntzeko".
"Asko ari dira etortzen, jendea oso motibatuta dago. Datorren astean eramango dituzte kamioietan bildutako poltsa guztiak"
Otsailaren 13an ekin zioten dinamikari Aretan, eta 17an bukatuko dute. Onievako arduradunek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, harrera izugarria izan du proposamenak: ""Oso harrera ona izan du bilketak. Jendea oso motibatuta dago. Zoramena da guretzat, jende asko ari baita etortzen".
Artziniegan ere antzeko ekimena jarri dute abian eta indarrean dago oraindik:
Astelehenean heldu zioten bilketari Aretan. "Ostirala arte egongo da aukera, 10:00-13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Denetarik ekar daiteke, neguko arropa, mantak, umeentzako gauzak, esnea edo iraungitzen ez diren jakiak...", azpimarratu dute. Hala, datorren astean eramango dituzte kamioietan bildutako poltsa guztiak.