2022ko abenduaren 11ko goizaldean Ertzaintzak deia jaso zuen, diskoteka batean gertatutako eraso baten harira. Poliziak bi gizonezko zaurituta topatu zituen aisialdi lokalera heltzean. Biak artatu zituzten osasun zerbitzuek eta bat, lesio larriekin, ospitaleratu zuten.
Erasotzaileak ezezagunak zirenez, Laudioko Ertzain-Etxeak ikerketa abiatu zuen eta atzo goizean atxilotu zituzten hiru gazte; bi 18 urtekoak eta beste bat 19 urtekoa.
Laugarren bat ikertzen ari da polizia eta guztiei leporatu dizkiete lesio-delituak.