Mozorroek hartu dituzte Laudioko kaleak gaur arratsaldean. Udalerriko ikastetxeek hainbat desfile antolatu dituzte, Inauteriei hasiera emateko.
Laudio Ikastolako ikasleak ogibide desberdinez mozorrotu dira: sukaldariak, baserritarrak, medikuak, margolariak, suhiltzaileak... Ikastolatik atera eta Herriko plazaraino egin dute ibilbidea.
Latiorroko Ikastetxeko ikasleek auzoa jantzi dute kolorez, Artziniegako Builaka batukadaren erritmoa jarraituz. Arantzar kaleko enparantzan amaitu dute desfilea, Jesuri Guraso Elkarteak auzoko txoko desberdinetan antolaturiko ekintza sortari bide emanez.
Lamuzako ikasleek ostegunetik egon dira aratusteak ospatzen. Antzezlana prestatu dute euren gai nagusiarekin; itsasoa. Ostegunean emanaldia eskaini zieten Latiorroko ikasleei eta gaur, aldiz, guraso eta lagunei. Azkenik, desfilea egin dute jolastokian.
La Milagrosak, ordea, desfilea eraman du Ugarteko plazara, non dantzatu dute adin ezberdinetako hainbat umek.
Argazkiak: Aimar Gutierrez, Aitor Aspuru