Aretan ere ospatu zituzten atzo Inauteriak. Frontoian desfilea egin zuten, eta Altamira plazan elkartu ziren, askaltzeko eta dantzatzeko.
Aurtengo Inauterien gaia emozioak izan dira. Horretarako, Yogurinha Borovak bisita egin zuen astelehenean, eta solasaldia izan zuen ikasleekin. Horrez gain, hainbat guraso Borova bezala jantzi ziren.
Argazkiak: Aretako Guraso Elkartea