12:00etan egin du agerraldia EH Bilduk Laudioko alkategaia aurkezteko. Hain zuzen, Ainize Gastaka Martinez izango da koalizio abertzalearen zerrendaburua 2023ko udal hauteskundeetan. Alkategaiak hartu du hitza lehenbizi, eta udal politika aldatzeko EH Bilduren beharrezkotasuna zein apustua nabarmendu ditu.
Eva Lopez de Arroyabek (Arabako Ahaldun Nagusia izateko EH Bilduren hautagaia), bestalde, "maskarak kentzeko" unea dela adierazi du, eta EH Bilduren ereduaren premia azaleratu. Besteak beste, egoera sozioekonomikoa, lan gatazkak, Asasamen egoitza eskaera eta bestelako gaiei heldu diete hitzartzeetan bi ordezkari politikoek.
Ekitaldi jendetsua izan da Kasinokoa. Izan ere, sektore anitzetako kideak bertaratu dira Ainize Gastakaren hautagaitza babestera: ikasleak, gazteak, baserritarrak, langileak, pentsiodunak...
EH Bilduk prentsa oharrean jaso du hitzartze politikoa: