Atzo 18:00etan Laudioko taberna batean droga trafikoaren kontrako operazioa egin zuen Ertzaintzak.
Auzokideen lekukotzen arabera, bi ordu baino gehiago egon ziren agenteak establezimenduan eta, horrez gain, bi auto miatu zituzten.
Ertzaintzako prentsa kabineteak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari bi lagun ikertu gisa geratu direla, droga salmenta leporatuta.
Gainera, poliziek zortzi zigor akta abiatu zituzten, kalamua eta kokaina topatu zieten herritarrei.