Goiz hotzari gorputza berotuz eman diote buelta ia 300 lasterkarik gaur Laudion. Hain zuzen, Laudio Atletismo Klubak urtero antolatzen du herri krosa, eta aurtengo edizioak ere jendetza erakarri du. Ekimenaren sustatzaileek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, 285 lagun atera dira proba nagusian zortzi kilometroko ibilbidea osatzeko.
Aldai plaza izan dute abiapuntu, eta Alberto Acero plazan egon da helmuga. Tarte horretan, Zumalakarregi etorbidea, Gardea paseoa eta beste hamaika gune zeharkatu dituzte.
11:00etan izan da herri krosa, baina 12:00etan ere egon da atletismo ekimena. Izan ere, txikientzako ibilbidea ere egokitu du Laudioko klubak, eta senide zein lagun asko hurbildu dira korrikalariak animatzera.
Podiuma
Azkarrena Diego Perez izan da gizonezkoen artean, eta Isabel Sixto emakumezkoenean. Bigarren postuak Sandra Martinezek eta Koldo Etxebarriak lortu dituzte; eta hirugarren sailkatuak Laura Moreno eta Pablo Benito izan dira.
Bestalde, atleta lokalak ere saritu dituzte. Kasu honetan, Angela Santamaria eta Josu Apraiz igo dira podiumera, beraiek izan baitira zirkuitua osatzen azkarrenak.
Horrenbestez, ondorengoak izan dira podiuma osatu duenak:
- Isabel SIxto eta Diego Perez
- Sandra Martinez eta Koldo Etxebarria
- Laura Moreno eta Pablo Benito
- Laudioar onenak: Angela Santamaria eta Josu Apraiz