195.755 euro bideratuko ditu Laudioko Udalak Aldai plazako jolasgunean estalkia jartzera. Atzo egin zituzten publiko obraren kontratazio baldintzak, eta enpresa interesdunek martxoaren 13ra arte izango dute eskaintzak aurkezteko tartea.
Guztira, 380 metro karratuko espazioa estaltzea da proiektuaren xedea, "euiritik zein eguzkitik babesteko". Estalkiak 13 "saihetsek" osatzen dute, eta diseinu okertua dauka, euria atzeko alderantz desbideratzeko. Horrez gain, egurrezko banku ilara bat jartzea ere aurreikusten du proiektuak, kolunpioen atzeko aldean.

Bankuetan instalatuko dute argiteria sistema berria. Mugimendu-sentsoreak ere jarriko dituzte. Modu horretan, argiaren intentsitatea parkean dagoen jendearen arabera aldatuko da, automatikoki.

Behin kontratua sinatuta, hautatutako enpresak hilabete bateko epea izango du obrak burutzeko.