Gaur eguerdian hodi bat apurtu da Zumalakarregi etorbideko 30. zenbakitik gertu. Udal teknikari batek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, hodia, berez, espaloiaren azpian apurtu da, baina ura errepidean atera da, asfaltuan arrakalak sortu eta gero.
Ezbeharrak bidean kalte nabarmenak eragin dituenez, Udaltzaingoa ari da trafikoa bideratzen eta errepidearen alboan dagoen aparkatzeko lerroa hustu eta erabiliko dute trafikoa berbideratzeko.