Neguko denboraldiko produktuak prezio merketuetan eskuratu ahalko dituzte erosleek datozen hiru egunetan Laudioko 30 saltokitan. Laudioko merkatarien elkarteak, APILLek, jakinarazi du salgai-hondarrak denden kanpoaldean egongo direla, baina, eguraldi txarra egitekotan, barruan jarriko dituztela.
Horrez gain, elkarteak gogorarazi du erosketetako tiketak Laudio Berrikusiren aplikaziora igotzen dituztenek 1.000 euroko zozketa batean hartuko dutela parte. Horretarako, aplikazioan sartu, ‘LB Klub’ botoian sakatu, jarraian 'Zozketak' ireki eta ‘Pagotxen merkatua’ atalean igo beharko dituzte ordainagiriak. Zozketa martxoaren 31n izango da, Dolumin Barikuan.
Hauek dira 30 saltokiak:
