Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira une batean, baina handik gutxira alde egin dute, eta giroa lasaia izan da goiz osoan zehar. Izan ere, grebaren jarraipena ia erabatekoa izan da, Enpresa Batzordeak nabarmendu duenez.
Datozen asteetan emango diote segida mobilizazio zikloari, 24 orduko greba egingo baitute otsailaren 28an eta martxoaren 2, 7 eta 9an. Hala jakinarazi du LABek prentsa ohar baten bidez.