12:00etan izan da Altzarrate futbol zelaiaren estreinaldi ekitaldia. Gaur arte San Martin izena zuen joko eremuak, baina azpiegiturari Altzarrate deituko diote aurrerantzean. Altzarrate Kirol Elkarteak, gainera, ekitaldi berezia prestatu du etapa berriari hasiera emateko: Athletic futbol taldeko kide ohien eta CD Laudiokoen arteko partida.
Ohorezko sakea Arkaitz Eskuza pilotariak egin du, eta Jose Anjel Iribarri ere oroigarria eman diote Altzarrateko kideek
Lehenbizi, baina, zelaiaren inauguraketa ekitaldia burutu dute. 12:00etan hartu du hitza Nagore Kuartangok, Iñigo Egiguren Altzarrateko presidentea eta ohorezko gonbidatuak lagun zituela. Hasteko, apaizak bedeinkatu du zelaia; ondoren ohorezko aurreskua dantzatu dute, eta jarraian Arkaitz Eskuza herriko pilotaria omendu dute, ohorezko sakea bere esku utzita. Hala, talde argazkiei ekin diete segidan, Jose Anjel Iribar zoriontzeko tartea harturik -zorionak zuri abestu diote jarraitzaileek- eta plaka bat eman dio Iñigo Egigurenek oroigarri gisa.
Modu horretan hasi dute norgehiagoka Laudio eta Athleticeko beterano eta erretiratuek, jendearen txalo zaparrada artean.