Jose Luis Escriva ministroak bidalitako gutunak erre dituzte pentsiodunek Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 27a, 14:00

Modu horretan, Laudioko Pentsiodunen Mugimenduak bere “haserrea” plazaratu nahi izan du, argudiatuta Espainiako Gobernuak ez duela bete pentsioen inguruan hartutako konpromisoetako bat bera ere.

Astelehenero bezala, gaur ere dozenaka pentsiodun bildu dira Laudioko Herriko plazan. Baina ez dira ohiko elkarretaratzea egitera mugatu, protesta ekimena ere burutu baitute. Sua eman diete Jose Luis Escrivak (Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak) bidalitako gutunei. 

Modu horretan, gobernu horren “errespetu eta begirune faltari” erantzun nahi izan diote. Izan ere, euren hitzetan, Espainiako Gobernuak ez du pentsiodunekin hitzartutako konpromiso bat bera ere ez bete, hala nola Lan eta Pentsio Erreformak bertan behera uztea. Gainera, Laudioko pentsiodunen arabera, erreforma horien ondorioetako batzuk larriagotu egin dira azken bi urteetan eginiko aldaketekin. Euren ustez, eginiko moldaketek pentsioak kaltetuko dituzte, “etorkizunekoak batez ere”: 

Horregatik, pentsiodunek haserre jaso dute ministroak bidalitako gutuna, “gezurrez eta erdi-egiez beteta” dagoela argudiatuta. Salatu dutenez, gutunean esaten da pentsioak bataz besteko KPIaren arabera igoko direla, orain arte KPI errealaren arabera igoko zirela esan den bitartean. “Ez dugu ahaztu behar, Escriva jaunak aurkakoa esaten digun arren, pentsiodunon erosmen ahalmena %11 jaitsi dela 2011tik hona”. 

Gauzak hala, Laudioko pentsiodunek iragarri dute mobilizatzen jarraituko dutela, “pentsio duinak” lortu arte, “bizitza duinak izateko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide