Laudio Ikastolak 4 eguneko egonaldia antolatu du Gorbeian udaberriko oporretako astegunetarako

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2023ko mar. 1a, 07:00

Laudio Ikastolako Eskolaz Kanpoko Ekintzen Batzordeak aisialdi eskaintza prestatu du udaberriko oporretako astegunetarako, apirilaren 11tik 14ra.

Gorbeia Parke Naturaleko txoko ezin ederrago batean, Arrabako aterpean, lau eguneko egonaldia eskaintzen dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailatik (edo 9 urte beteta) DBHko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.

Izen ematea

Izen ematea martxoaren 7ra arte burutu ahal izango da ondorengo formularioan: https://labur.eus/gorbeia2023

Ekintza burutzeko gutxienez 10 partaide batu beharko dira eta gehienez 24ko taldea osatuko da. Laudio Ikastolako ikasleek lehentasuna izango dute eta taldea izen ematearen hurrenkeran osatuko da.

Kuotaren zenbatekoa partaide kopuruaren arabera ezarriko da: 15 partaidera arte batuz gero, 250 euro eta, 16 baino gehiago izanez gero, 210 euro. Kasu bietan kuota ordainketa bakarrean edo bitan banatuta ordaindu ahal izango da. Ikastolakoak ez diren partaideek transferentzia egin beharko dute.

Kuotak barne dauka egonaldiko ostatua eta mantenua pentsio osoan (lehen eguneko bazkaria salbu) Gorbeiako aterpetxean, asegurua, programatutako jarduerak eta hauek burutzeko materiala bai eta ekipajearen garraioa ere.

Baja irizpideak

Martxoaren 24a (hau barne) baino lehen jakinarazitako bajei ez zaie kobratuko.

Martxoaren 25etik (hau barne) aurrera ondorengo baja irizpideak aplikatuko dira:

  • %90 ez da kobratuko (hau da, %10 kobratuko da) ondorengo kasuetan, betiere agiri baten bidez frogatuta:
    • A) gaixotasun edo istripua, medikuaren froga-agiria behar da.
    • B) Joatea eragozten duen ustekabeko edo beharrizan larria, betiere justifikatuta badago.
  • Baja aurreko arrazoiengatik ez bada, kuotaren %80 kobratuko da.

Informazio-bilera

Martxoaren 29an ekintzan izena eman duten familiekin informazio bilera burutuko dugu 17:00etan Ikastolako Areto Nagusian.

Ekintzaren programa ondorengo estekan bistaratu daiteke: https://labur.eus/gorbeia2023programa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide